XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eme batek harrapa bitarte!.

Bera Beatricek harrapatu zuen! Berriz ere, behin ere baino zorrozkiago heldu zion sentsazioak....

Christophek alde egiteko beharra sentitu zuen - lehen, jardinean bezala, inor ez bait zen bere beldurraz ohartu.

Ezin zen mugitu! Beatriceren menpe...!.

Paret-arrakaleko armiarma beltzaren gisa irudikatu zuen Beatrice.

Ahuñan ere emea nagusi! Eta biktima bat, bera!.

Baina... atea irekitzen ari zen! Beatrice! Heldu zen zulora!.

Atean estrapozu egin eta begietan sua zuelarik begiratu zion.

Bere gorputz luze eta ziraunaz.

Bere ile ilunaz eta bere aurpegi sekailaz.

Hurbildu egin zitzaion. Gizon-gose zen!.

Gorputza berotzen ari zitzaiola somatu zuen Christophek. Izu-laborrituta zegoen!.

Beatrice ohean, bere ondoan jarri zen.

Desioz begiratzen zion.

Alkandora altxa eta gorputza ukitzen ari zitzaion.

Christophe erbail sentitu zen, terroreak atzemanda....

Zakila! Zakila gogortzen ari zitzaion.

Beatricek atxiki zion.

Kontuz, arteziaz laztantzen zion. Gero estutu zuen....

Galtzak! Ez! Lehenago, korritzerik nahi ez zuenean, erabiltzen zuen trukoa gogoratu zitzaion: ume bati lepoa mozten ari zitzaizkiola imajinatu....